Asteburu honetan Monakon izango da 1 Formulako lasterketa

Maiatzaren 28 an 1 formulako lasterketa egingo da Montekarlon. Fernando Alonsok 54 puntu ditu Michael Schumacher 39 punturekin eta Kimi Raikonen 27 punturekin atzetik dituelarik. Denak ez dute entrenamenduetan atzean gelditu nahi oso zaila baita bertan aurreratzea oso leku gutxi baitago. Gertatzen dena gertatzen dela, F. Alonsok lider bezala jarraituko du mundialean.

Fernando Alonso mundialeko

Fernando Alonsok, Bahrainen irabazi ostean eta Malasian bigarren egin ondoren bere taldekide Fisichelaren atzetik. Alonsok irteera miresgarria egin zuen bi Mclarenen erditik eta lehen bihurgunea hartu baino lehen, beste bi Williamsak atzean utzi zituen. Oraindik ere lider sendoagoa da, Schumacherrek hamalaugarren atera behar izan zuelako eta seigarren bukatu zuelako, motorra aldatu baitzuen. Kimi Raikkonen, lehenengo biran, Klienek atzetik ukitu eta kanpora bota zuen eta erretiratu egin behar izan zuen.

Erreala jaitsira postuetan dago

Errealak, Jose Mari Bakeroren debutarekin, Madrilgo Getaferen aurka galdu zuen 2-1. Getafe penaltiz aurreratu zen, geroago, Mark Gonzalezek, 40 metrotik egundoko jaurtiketa egin ondoren, berdinketa lortu zuen. Baina geroago Guizak baloia Riesgoren ate barrura botatzea lortu zuen.Erreala jadanik jaitsiera postuetan dago, bere aurretik doazenak urruntzen ari dira eta, geroz eta okerrago jolasten ari da. Datorren asteburuan, Malagaren aurka, oso partidu garrantzitsua dute, Malaga, azken postuan baitoa.

Villarreal chanpionsetik kanpo gelditzen da

Villarrealek Arsenalen kontra berdindu ondoren Pariseko finaletik kanpo gelditzen da. Villarrealek Arsenalek baina askoz hobe jokatu arren, eta askoz aukera gehiago eduki arren, ez zuen lortu Lehmann atezain alemaniarraren atea zulatzerik nahiz eta Roman Riquelmek bere eskuetan eduki kanporaketa berdintzeko aukera 88. minutuan Jose Mariri eginiko eta epaile errusiarrak adierazitako penaltiaren ostean. Penaltia nahiko erdira bota zuen eta ondorioz, Lehmannek eskuineko eskuarekin ateratzea lortu zuen. Bartzelona eta Milanen arteko partidutik aterako da Arsenalen aurkakoa.

Valverderen garaipena Lieja Bastoña Liejan

Alejandro Valverdek Lieja Bastoña Liejako klasikoa irabazi zuen. Bettiniren aurretik sartu zen helmugan nahiz eta aurretik, hamar kilometro inguru falta zirela, Bettinik eraso bat jo zuen aurretik zihoazen M. Boogerd eta Illes Balearseko beste txirrindulari bat harrapatzeko baina azkenean aurrean zihoazen biak harrapatu eta Alejandro Valverde nagusitu zen Liejako helmugan.

Imolako lasterketa lehengo urtekoaren berdintsua izan zen

Aurtengoan ere M. Schumacher eta Fernando Alonsoren arteko lasterketa izan zen bertako interesgarriena. Albersek lehenengo biran lau itzulipurdi eman zituen autoaren barruan eta erretiratu egin beharra izan zuen horren ondorioz. Alonso eta Schumacherrek, ia lasterketa erdia bata bestearen atzetik egin zuten arren, Alonsok ez zuen lortu gidari alemaniarra aurreratzea. Renaultek arriskatu egin zuen boxetan sartzerakoan ea horrela aurre hartzea lortzen zuten baina ez zen horrela izan. Horren ondorioz Ferrariko gidariak irabazi zuen Italiako lasterketa.

Erreala - Valentzia

Errealak, egundoko aukera galdu zuen beheko postu horietatik ateratzeko, Valentzia handiaren aurka. Skoubok, 12. segundoan izugarrizko gola sartu zuen. Valenziak irabazi egin beharra zuen Bartzelonaren atzean jarraitu nahi bazuen.Regeiro izan zen Valentziari garaipena eman zizkion bi golak Riesgoren ate barrura bidaltzea.

urteko irudirik honenak

Hemen dituzue denboraldi honetan jasotako irudien artetik, onenak. Bertan, istripuak, aurreratzeak… ikusiko dituzue

NBA ko borruka honenak

Hemen dituzue, NBA ko historian zehar, inoiz gartatutako burrukarik honenak. Ikustekoak dira, bi metrotik gorako gizon erraldoiek heman dezaketen golpe izugarriak

errealak mallorka garaitu zuen

Errealak, Mallorkaren aurka hil ala biziko partidua irabazi zuen. Gonzalo Arkonada, entrenatzaile bezala estrenatu zen eta berarekin batera, viafara eta errealari garaipeneko gola eman ziona, Marc Gonzalez. Erreala irabazten hasi zen baina Mallorkak berdinketaren gola lortu ondoren, Gonzalezek,garaipeneko gol hau sartu zuen.